XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HERTZIOAK

6. Marrazkia.

Ozentasun berdineko makurkiak tonu hutsentzat.

Maiztasun eskalaren alboan pianoarena ipini da, hura errezago interpreta dadin.

Pianoaren funtzezko maiztasunak azaltzen dira bakarrik.

Makurki bakoitzaren gainean azaltzen den zenbakiak, konparazio bezala erabili den 1.000 Hz.-etako tonuaren soinu-presio maila adierazten du.

Makurki hauk, beste maiztasun batetako ozentasun-maila berdineko makurkiak ateratzeko erabili nahi badira, horrela jokatu behar da: Nahi den maiztasunaren abzisak eta nahi den ozentasunaren makurkiak puntu bat zertzen dute.

Puntu horren ordinatuak soinu presio maila ematen digu.

Adibidez, 60 db-etako makurkiak erakusten digunez, 100 Hz.-etako dB-etako maila 1.000 Hz-etan 60 db-etakoa bezain ozen da.

1.000 Hz-etako tonuaren soinu-presio mailari, db-etan, ozentasun maila deritza, eta fonetan neurtzen da.